Gizartea -
Gertakaria Madrilen
Bi adineko hil dira zaintzaileak furgonetan ahaztu ostean
Telefono dei batek edo informazioa eskatu zuen familia batek eragin zuen gidariak bi gizonak furgoneta barruan ahaztea.
Erredakzioa
Gizonezko bat atxilotu zuten larunbatean Ciempozuelosen (Madril), bi adinekoren (83 eta 87 urte) heriotza eragin izana egotzita. Atxilotuak Virgen del Consuelo zentro geriatrikora eraman behar zituen bi adinekoak.
Gurpil-aulkian joateaz gain, adinekoak zahartzaroko dementzia zuten, etaatxilotuak zuen haien ardura, zentrotik etxera eta etxetik zentroraeramateko.
Adinekoak zentro geriatriko batera eraman behar zituen gidariak, baina telefono dei batek edo informazioa eskatu zuen familia batek eragin zuen bi gizonak furgoneta barruan ahaztea.
Eguneko zentroko pazienteak "batzuetan bai eta beste batzuetan etortzen diren aitonak dira", azaldu du Luis Miguel Arandak. Horregaitik langileek ez zuten adinekoen falta sumatu: "eguneroko partean ere etorri ez zirela jartzen zuen".
Lekualdatzearen arduraduna eta zuzendarikidearen arabera, bera izan zen bi adingabekoak hilda aurkitu zituena furgoneta gordetzera joan zenean, baina ez daki zenbat denbora pasa zen.
Autopsiak zehaztu beharko du bi adinekoen heriotza zerk eragin zuen. Bere aldetik, atxilotua, epailearen aurrera eraman dute ardugabekeriaz jokatuta hilketa egin izana leporatuta.