Gizartea -
Igande goizaldean
Piromano batek erre zituen Errekaldeko edukiontziak, Azkunaren ustez
Zenbait ezezagunek zazpi kontainer erre zituzten Errekaldeko Benito Alberdi, Moncada, Larraskitu Bidea eta Doctor Diaz Enparantza kaleetan.
Erredakzioa
Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen ustez, piromano batek erre zituen Errekalde auzoko zazpi kontainerrak igande goizaldean. Beraz, gertaera honek kale borrokarekin zerikusirik ez duela esan du Azkunak hedabideen aurrean.
Zenbait ezezagunek zazpi kontainer erre zituzten Errekaldeko Benito Alberdi, Moncada, Larraskitu Bidea eta Doctor Diaz Enparantza kaleetan.
Suak sei autori, kizkalita geratu den motor bati, eta etxebitzitza eta supermerkatu bateko fatxadei kalteak eragin dizkio.
Suteak izan ziren kaleetan aurretik antzeko gertaerak izan direla gogoratu du Azkunak. Horregatik, arduraduna piromano bat izan litekeela berretsi du Bilboko alkateak. "Ez du ematen kale indarkeria izan denik", gaineratu du.
Bere hitzetan, Udaltzaingoak edota Ertzaintzak, kosta ala kosta, "piromanoa harrapatuko dute".