Gizartea -
Barakaldon
Emakume bat hil da, kalean erori eta auto baten aurka kolpatu ostean
Oraindik argitu ez diren arrazoiak direla eta, emakumea Pio Baroja kalean erori da, eta bertatik pasatzen ari zen auto baten atzeko partea jo du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
79 urteko emakumezko bat hil da igande honetan Barakaldon (Bizkaia) kalean erori eta burua ibilgailu baten atzealdekoaren kontra kolpatu ostean, Barakaldoko Udaleko hainbat iturrik aditzera eman dutenez.
Ezbeharra arratsaldeko lehen orduan jazo da. Oraindik argitu ez diren arrazoiak direla eta, emakumea Pio Baroja kalean erori da, eta bertatik pasatzen ari zen auto baten atzeko partea jo du.
Udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu dira, baina emakumea bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea