Gizartea -

Muskiz

Kamioi bat irauli da eta bi tona koke isuri ditu Arenatik gertu

Kamioia Petronorreko petrolio-findegirantz zihoan istripua izan duenean. Enpresak ikerketa abiatu du istripua argitzeko.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petrolio-findegiko kokea zeraman kamioi batek istripua izan du gaur, asteartea, Arenako (Muskiz, Bizkaia) hondartzara heltzeko biribilgunean, eta bi tona koke isuri dira. Zama Petronorreko portuko biltegira zeraman.

Petronorrek jakinarazi duenez, istripua 09:30ean gertatu da, eta enpresak Muskiz eta Zierbenako agintariak jakinaren gainean jarri ditu berehala, eta garbiketa taldea bidali du, materiala jaso dezan.

Petronorren arabera, ikerketa abiarazi dute isuria eragin duten "arrazoi zehatzak ezagutzeko".

Errepideak 13:00etan berreskuratu du normaltasuna, isuritakoa garbitu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Azken ordukoa Bizkaia Petronor argazkiak Muskiz Gaurko azken orduko albistea Abanto