Gizartea -

Ereagako hondartzan (Getxo)

2016an Mediterraneo itsasoan 5.000 errefuxiatu hil zirela salatu dute

Bizi hobe baten bila etxeak uzten dituzten pertsona askok itsasoan murgildu eta bizitza jokoan jartzen dutela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.

Ereaga errefuxiatuak
Ereaga errefuxiatuak
Milaka errefuxiaturen heriotza irudikatu dute Ereagako hondartzan

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko performance bat egin du larunbat goiz honetan Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Ereagako hondartzan (Getxo, Bizkaia). Halaber, 2016an haien jatorrizko herrialdea utzi behar izan zuten 5.000 pertsona baino gehiago Mediterraneo itsasoan hil zirela salatu du.

"Bizi hobe baten bila haien etxeak uzten dituzten pertsona asko" bidean hiltzen direla irudikatu nahi izan dute Ereagako hondartzan. Hala, 'Itotako amets gehiagorik ez' lelopean, ehunka lagunek hartu dute parte ekimen horretan.

"Ikaragarria da haien eskubideak errespetatu ahal izateko itsasoan murgildu behar izatea, kalitate eskaseko ontzietan haien bizitza jokoan jartzen dutelarik", salatu dute. Ildo horretatik, errefuxiatuek "halabeharrez" egiten dituzten "ihesaldi" horiek "logika handia dute haien biziak heriotzarekin lotura estua duenean eta beste saiakera bat egiteak ez duenean asko axola".

Era berean, Europako Parlamentuak emandako irizpidearen kontra eta Espainiako Gobernuaren babespean Santurtziko portutik "Arabia Saudi bezalako diktadurarekin armekin trafikatzen" dela salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Migrazioaren albisteak EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Azken ordukoa protestak Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak Errefuxiatuak Ereaga hondartza albisteak