Gizartea -
Zirkulazioa
Motorzale bat hil da turismo bat jota, Arrasaten
38 urteko arrasatearra da hildakoa. Talkaren ondorioz, turismoan zihoazen bi pertsona arin zauritu dira.
Erredakzioa
Arrasate
Ezbeharra 12:40 inguruan gertatu da GI-627 errepidean, Arrasate parean, Aretxabaletako noranzkoan. Hiru ibilgailuk izan dute ezbeharra, Peugeot 307 batek, Suzuki Vitara batek eta Suzuki Marauder motor batek. Talkaren ondorioz, bi gurpildun ibilgailuko gidaria hil egin da, osasun zerbitzuetako langileek ezin izan baitute hura suspertzeko ezer egin.
Bestalde, Peugeotean zihoazen 31 urteko ama eta urtebeteko alaba anbulantzian eraman dituzte Arrasateko ospitalera zauri arinekin, eta Suzukiko gidaria ez omen da zauritu.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbehar larriaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea