Gizartea -

Gertakaria

Bizkaitar bat hil da Castro Urdialesen uretara erori ostean

Arrantzan zegoela, motxila erori zitzaion eta bila joan zenean, gizonezkoa uretara erori eta desagertu egin zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia hiru orduko bilaketaren ostean Gurutze Gorriko urpekariek Balmasedako (Bizkaia) 40 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Punta del Rebanalen, Castro Urdialesen (Kantabria). Arrantzan zegoela, motxila erori zitzaion eta bila joan zenean, gizona uretara erori eta desagertu egin zen.

Abisua emateko deia ontzi batean zegoen pertsona batek egin zuen, 10:17ean. Hildakoaren aita ikusi zuen lehenbizi (harekin zegoen erori zenean), eta gero, hildakoa bera.

Bilaketa-lanetan Guardia Zibileko, 061eko eta Itsas Salbamenduko kideek hartu dute parte, eta baita suhiltzaileek eta Castro Urdialeseko Udaltzaingoak ere. Horiekin batera, Babes Zibileko boluntarioak eta DYAkoak ere aritu dira.

Halaber, 112ak Larrialdietarako eta Hondamendietarako Interbentzio Psikologikoen Taldea mobilizatu ditu hildakoaren senideak artatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea