Gizartea -

Espazio Publikoen Ordenantza

Bilboko prostitutek ezingo dute kalean lan egin

Bilboko Udalak zerbitzu sexualak, "gizalegerik gabeko" jarduera sexuala eta sexua kalean praktikatzea debekatzen duen Ordenantza onartu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko bilkurak Espazio Publikoaren Ordenantza onartu du. Arau berriak sexu-zerbitzuak eskaintzea, "gizalegerik gabeko" jarduera sexuala eta sexua kalean praktikatzea debekatzen ditu.

Ordenantzak debekatu egiten ditu "herritarrei eraso egitea oso egintza intimoak eta pertsonalak jendaurrean erakutsiz", eta "ageriko sexu-harremanak bide publikoan eta begien bistan egitea, ez konturatzeko moduan egiten ez bada behintzat".

Arau berriak "ordainpeko sexu-zerbitzuak adostea helburu duten eskaintza eta eskaria ekintzak" ere debekatzen ditu.

Espazio Publikoaren Ordenantza egiteko, terrazak, garbiketa, zirkulazioa, salmenta ibiltaria, kale-edana eta hirigintza-lizentziak arautzen dituzten udal arauak moldatu eta neurri berriak gehitu dituzte.

Bilbon Kaleak Aske plataformak manifestazioa deitu du, larunbatean, ordenantza honen aurka protesta egiteko; izan ere, plataformaren ustez, neurriarekin "turistentzat eta biltzarkideentzat, eta ez bertan bizi direnentzat, pentsatutako hiri bat sortu nahi dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea