Gizartea -

Bigarren bisita

Benedicto XVIk Espainiara bidaiatuko du azaroaren 6an eta 7an

Aita Santuak Santiago de Compostela bisitatuko du 6an eta Bartzelonako Familia Santua sagaratuko du 7an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vatikanoak ofizialki iragarri duenez, Benedicto XVI Aita Santuak Espainia bisitatuko du azaroaren 6an eta 7an. Santiago de Compostela eta Bartzelonara joango da.

Santiago de Compostela bisitatuko du 6an, 2010eko Done Jakueren Urte Santua dela eta. 7an, berriz, Bartzelonako Antonio Gaudi arkitektoaren Familia Santua sagaratuko du; beatifikazio prozesua martxan da jada.

Ratzinger Aita Santuak Espainia bisitatzen duen bigarren aldia da. Azkena 2006ko uztailean egin zuen, Familiaren aldeko Munduko V. Batzarraren buru izan zen, Valentzian.

Santiago de Compostelan

11:30etan helduko da aireportura, eta Asturiasko printze-printzesak hartuko dute. Bere lehen hitzaldia emango du, eta Felipe printzea eta Letizia printzesarekin bilera pribatua egingo du.

Santiagoko katedrala bisitatuko du 13:00ean, eta beste hitzaldi bat emango du. Gero Santiago de Compostelako Artzapezpikutzan Espainiako kardinalekin, Espainiako Apezpiku-Konferentziaren kideekin eta Aita Santuaren jarraigoarekin bazkalduko du.

16:30etan meza emango du Obradoiro plazan, 2010eko Done Jakueren Urte Santua dela eta. Hamabi mila pertsona bilduko direla espero da; kopuru horretarako lekua dago plazan.

Bartzelonan

Espainiako Erregeekin bilera egin ondoren, meza bat emango du Antonio Gaudiren obra sagaratzeko. Eguerdian, Angelusa errezatuko du elizako plazan.

Gero Artzapezpikutzan bazkalduko du apezpikutzarekin eta Aita Santuaren jarraigoarekin, eta arratsaldean Nen Deu Institutua bisitatuko du.

18:30etan El Prat aireportura joan, agur-zeremonia egin eta Erromara bueltatuko da.

Benedicto XVIk Espainiara itzuliko da hurrengo urtean Madrilen ospatuko den Gazteriaren Munduko Jardunaldiaren buru izateko; abuztuaren 16tik 21era ospatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea