Gizartea -

Berdintasunerako defentsoria

Bideratutako txostenen % 63 lan diskriminazioarekin lotuta daude

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak esandakoaren arabera, 2009ko datuek, aurreko urtekoekin alderatuta, eskaerak % 265 handitu direla diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defentsoriak 2009an bideratutako txostenen % 63ak emakumeek lan munduan pairatutako diskriminazioarekin erlazionatuta zeuden; batez ere, sektore pribatuan emandako haurdunaldi eta jardunaldi murrizketekin.

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak azaldu duenez, defentsoriak 178 eskaera jaso zituen iaz, eta hortik 169 txosten bideratu ziren. 104 (% 62) kontsultak izan ziren, 35 (% 21) kexuak, 29 (% 17) salaketak eta irizpen bakarra egin zuten.

Datu guztiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako defentsoriaren 2009 txostenean daude. Maria Silvestrek gaur aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarreko Gizarte Politika, Enplegu eta Berdintasun Batzordearen aurrean.

2009 urtean aurkeztutako eskaerak % 265 handitu dira iazko datuekin alderatuta. Txosten gehienek, 106 (% 63), lanpostuan izandako sexu-diskriminazioarekin erlazionatuta daude. Ondoren, Zerbitzuetako (20), Hedabideetako (9), Kiroletako (7) eta Elkarteen mailako (6) txostenak daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea