Gizartea -
Tribunalaren epaia
Berezimendu lehiaketak emakumeen alde egin dezake berdinketa kasuetan
Tribunalaren epaiak CC.OO. sindikatuak Herrizaingo Sailak egindako arautzeari jarri zion helegitea gaitzetsi du.
Erredakzioa
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-auzietarako aretoaren esanetan, Sistema horrek ezartzen duenez, emakumeek behargin guztien % 40 baino gutxiago osatzen duten lanpostuetarako hautagaien artean berdinketarik izatekotan, postua emakumearentzat izango da.
Herrizaingo Sailaren arabera, tribunalaren epaiak CC.OO sindikatuak lanpostuen hornidurak Ertzaintzak erabiltzen dituzten baremoei jarri zien helegitea gaitzetsi du.
Tribunalaren epaiak iragarri duenez, beti ere Herrizaingo Sailaren esanetan, aurkaratutako xedapenek legezkoak dira Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren Legean eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen gutunean gordeta daudelako.
Gutun horretan irakurri dezakegunez, "berdintasunaren oinarriak ordezkari gutxien dituen sexuaren aldeko neurriak mantentzea edo hartzea eragozten".
Ertzaintzan sartzeko azken lehiaketa publikoaren aurka egin zuten epaitegietan, baina sententzia hau prozesu horretatik at dago. Azken azterketa horietan postuen % 50 emakumeentzat gordetzen ziren eta momentuz bertan behera utzi dituzte apelazio-errekurtso bat aurkeztu dutelako.