Gizartea -
Gertaera
Mozkor gidatu, oinezko bat jo eta ihes egin du Azpeitian
Harrapaketak zauri larriak egin dizkio biktimari. Gidaria atxilotu egin dute bi delitu leporatuta: bide-segurtasuna arriskuan jarri izana eta laguntza eman gabe ihes egitea.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 43 urteko gidari bat atxilotu dute Azpeitian goizeko lehen orduetan edanda gidatu, oinezko bat kolpatu, zauri larriak eragin eta ihes egiteagatik.
Ertzaintzak 02:10ak aldera jaso du abisua, Azpeitiko Jose Artetxe kalean auto batek oinezko bat harrapatu duela esanez. Lehen informazioen arabera, autoaren gidariak ihes egin du biktimari laguntzarik eman gabe. Honek zauri larriak zituen.
Handik denbora gutxira, edanda ematen zuen gizon bat agertu da, eta harrapatzea bere senide batek egin duela salatu du ertzainen aurrean.
Ertzain-etxean agenteek itaunketa eginda, oinezkoa harrapatu duen gidaria (43 urteko gizon bat) atxilotu dute; lagundu beharra ez betetzeaz gain, bide-segurtasunaren aurkako bigarren delitu bat ere leporatu diote. Gainera, legeak baimendutako alkohol tasa gainditzen zuen.
Bitartean, berriz, ospitalera eraman dute; zauri larriak baitzituen.