Gizartea -
Zirkulazioa
Emakume bat arin zauritu da Arrontegiko zubian izandako auto-istripuan
Bizkaibuseko bidaiariak beste autobus batean eraman dituzte ezbeharra gertatu den lekutik. Getxoko noranzkoan auto-ilarak sortu dira istripuaren ondorioz.
Erredakzioa
Bizkaibusen autobus batek aurrean zihoan turismoa jo du Arrontegiko zubian eta emakume bat arin zauritu da, Getxoko noranzkoan.
Ezbeharra gaur goizean gertatu da N-637 errepidean Barakaldoko zubian, autobus batek aurreko autoaren atzealdea jo duenean.
Ezbeharraren ondorioz, autobusean zihoan emakume bat zauritu da, baina badirudi arinak direla zauriak. Era berean, auto-ilarak sortu dira Getxoko noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea