Gizartea -
Trafikoa
Gizon bat hil da eta beste bi zauritu Donostian, istripu batean
25 urteko gizonezko bat hil da eta beste bi (27 eta 29 urtekoak) zauritu, bart Gipuzkoako hiriburuaren erdialdean, bi autok talka eginda.
Erredakzioa
25 urteko gizon bat hil eta 27 eta 29 urteko bi zauritu dira bart Donostia erdialdean, bi autok talka eginda.
Donostiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, istripua gauerdia jotzeko hamar minutu falta zirenean izan da, Bizkaia pasealekua eta Mundaiz zubiaren arteko elkargunean. Bertan bi autok alboz albo jo dute elkar.
Talkaren ondorioz, gidarietako bat hil egin da eta beste autoan zihoazen bi pertsonak zauritu egin dira. Donostia Ospitalera eraman dituzte artatzera.
Gipuzkoako hiriburuko Udaltzaingoak ikerketa hasi du istripua zelan gertatu den argitze aldera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea