Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Adingabe baten aurkako sexu-erasoa, Arrigorriagan
Gertakarien berri izan bezain laster, EAEko Gazteria Kontseiluak erasoa gaitzetsi du eta biktimari elkartasuna eta babesa adierazi dio. Gainera, salaketa aurkezteko ausardia goraipatu du EGKk.
Agentziak | Erredakzioa
Adingabe batek salaketa aurkeztu du Ertzaintzaren aurrean, iragan astelehenean sexu-eraso saiakera bat jasan ondoren, Arrigorriagan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakarien berri izan bezain laster, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazteria Kontseiluak (EGK) erasoa gaitzetsi du eta biktimari elkartasuna eta babesa adierazi dio. Gainera, salaketa aurkezteko ausardia goraipatu du EGKk.
Bestalde, Amurrion (Araba) bikotekide ohiak jo duen 25 urteko emakumeari elkartasuna adierazi dio Kontseiluak.