Gizartea -

2008 eta 2010 bitartean

Larrialdietarako 109 langilek erasoak jasan dituzte, EAEn

2008an 30 eraso eta bi salaketa erregistratu ziren, 2009an 40 eraso eta lau salaketa, eta 2010eko urtarriletik abuztuaren 31ra 30 eraso eta 3 salaketa zenbatu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) larrialdietarako zerbitzuko 109 langilek jasan dituzte erasoak lanean 2008tik 2010eko abuztuaren 31ra arte. Horietatik, 9k jarri zituzten salaketa.

Erasoen % 90 inguru ahozkoak izan ziren, eta gainontzekoak fisikoak, Osasun sailburuak, Rafael Bengoak, emandako datuen arabera.

2008an 30 eraso eta bi salaketa erregistratu ziren, eta 2009an, 40 eraso eta lau salaketa. 2010eko urtarriletik abuztuaren 31ra 30 eraso eta 3 salaketa zenbatu dira.

Larrialdietako garraio sanitarioaren sareko profesionalek jasan zituzten erasoen datuak dira. Sarea Osakidetzaren Larrialdietarako erakundeak eta Osasun Sailak hitzartutako enpresek osatzen dute.

Bengoaren esanetan, Osakidetzak protokolo berezi bat du zehaztuta kasu horien aurrean jarduteko Larrialdietarako sarean lan egiten duten erakundeekin eta enpresekin. Egoera larriak kudeatzeko eta horiei aurre egiteko eta datu-base zentralizatu batean zenbatzeko balio du protokolo horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea