Gizartea -

Bizkaian

Astelehenean desagertu zen gizon baten gorpua aurkitu dute, Foruan

66 urteko gizonezkoaren gorpua zulo batean aurkitu dute, sasiz beteriko inguru batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak aurreko astelehenean zahar-etxe batetik desagertu zen 66 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu du gaur arratsaldean, Foruan (Bizkaia).

Herrizaingo Sailaren arabera, gaur, 14:15ak aldera aurkitu dute gorpua. Ertzaintzak, Gurutze Gorriko Mendi Taldeak eta Ertzainor taldeko txakurrek goizeko hamarretan hasi dute gizonaren bilaketa ustez paseatzera joan zen Foruako toki batean.

Gorpua zulo batean aurkitu dute, sasiz beteriko inguru batean, Ertzaintzaren bozeramaile baten esanetan. Azpimarratu duenez, autopsia egitera itxaron beharko da hilketaren zergatiak jakiteko.

Bilaketa lanetan Ertzaintzaren Mendiko Talde Mugikorra eta Ertzainor txakur-taldeak, Elorrioko txakur-taldearen boluntarioak eta Gurutze Gorriko Mendi Taldeak hartu dute parte. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko zuzendaritzako taldearen teknikari batek koordinatu ditu talde guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea