Gizartea -
Donostian
Gizon bat hil da Kontxako hondartzan bainua hartzen ari zela
Biktima 16:30ean atera dute uretatik eta mediku batek haren heriotza baieztatu du handik ordu erdira.
Erredakzioa
Gizon bat hil da gaur Kontxako hondartzan bainua hartzen ari zela, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Gizonaren gorpua Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute heriotzaren nondik norakoak argitzeko.Biktimak bainujantzia besterik ez zeraman aldean. 16:30ean atera dute uretatik eta, ordu erdi geroago, mediku batek hilda zegoela baieztatu du.
Oraindik ez dira gizonaren gauzak aurkitu, eta beraz, oraingoz Herrizaingo Sailak ez du gizonaren daturik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea