Gizartea -

Gertakaria Asturiasen

79 urteko gizon batek geriatrikokide bat makilakadaz jipoitu du

Gertakaria Trasonako (Asturias) geriatrikoan jazo zen 2008ko abenduan. Bi urteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak erasotzailearentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

79 urteko gizon batek ustez geriatrikokide bat makilakadaz jipoitu zuen Trasonan, Corveran (Asturias). Gizonari bi urteko espetxe-zigorra eta urruntzeko agindu bat ezartzea eskatu du Fiskaltzak.

Erasoa 2008ko abenduaren 26 gertatu zen Covadonga klinikan. Kolpeen ondorioz, biktimak burezurreko traumatismoa, zauriak eta antsietate erreakzioa izan zituen. 35 egun behar izan zituen guztiz osatzeko, baina ondorio neurologikoak eta estetikoak ditu oraindik.

Kartzela-zigorraz gain, hiru urtez urruntzeko agindua eskatu du fiskalak. Era berean, biktimarentzako 3.500 euroko kalte-ordaina eskatu du Fiskaltzak. Epaiketa urriaren 7an hasiko da, Avileseko epaitegietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea