Gizartea -

Neguko ordutegia

Ordutegi aldaketa: ordulariak atzeratzeko eguna

03:00etan 02:00ak izango dira. Europako zuzentarau bati jarraituz aldatzen dute ordutegia EBko estatu kideek. Eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea da helburua.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neguko ordutegia bueltan da. Urriaren 28tik (larunbata) 29rako (igandea) goizaldean, ordua atzeratu egin beharko dugu. Horrela, 03:00etan 02:00ak izango dira berriz.

Ordu aldaketa urriko azken igandean egin ohi da, 2001etik. Beraz, urriaren 29ak 25 ordu izango ditu ofizialki, eta egunak laburragoak izango dira; hau da, lehenago ilunduko du eta argi naturaleko ordu gutxiago egongo dira.

Erlojua atzeratuta, GMT ordutegira itzuliko dira hiru estatu kide: Erresuma Batua, Irlanda eta Portugal.

Beste hauek GMT+1 ordutegia izango dute urriaren 30etik: Espainia, Austria, Belgika, Txekia, Danimarka, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Luxenburgo, Malta, Polonia, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Suedia eta Herbehereak.

Estatu hauek, berriz, GMT+2 ordutegia izango dute: Bulgaria, Zipre, Finlandia, Grezia, Estonia, Letonia, Lituania eta Errumania.

Ordua urtean bi aldiz aldatzen da, Europar Batasunaren arauei jarraikiz, neurria 1981ean adostu zutenetik, energia aurrezteko asmoz.

Neurri horrekin, eguneroko jarduera nagusiak argitasuna duten orduetan egiteko aldatzen dute, eta petrolioaren lehen krisiak eragin zuen.

1974an, hainbat estatuk ordua aurreratzea erabaki zuten udan, kontsumo energetikoa murrizteko, eta neguan berriz atzeratu zituzten erlojuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Noiz aldatuko dute ordua?