Gizartea -

Aurrerapena medikuntzan

Bihotz artifizial baten lehen transplante iraunkorra egin dute

Zailtasun eta infekzio arrisku gutxiago dituen teknika da, infekzioak baitziren orain arte bihotz artifizialek zuten arazo nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erromako Bambino Gesú haurrentzako ospitalean bihotza artificial baten munduko lehen transplante orokorra egin diote 15 urteko gaixo bati.

Ebakuntza iragan ostegunean egin zuen ospitaleko kardio-kirurgia taldeak Antonio Amodeo doktorearen zuzendaritzapean. Azken honek esandakoaren arabera, pazienteak pronostiko erreserbatua dauka.

Transplante honen berritasuna, bihotz artifiziala iraunkorra dela da, eta ez, orain arte bezala, pazientearekin bateragarria den organoa bilatu arte hartutako behin-behineko konponbidea.

Ebakuntzak 10 ordu iraun zituen eta medikuek lau zentimetroko mekanismoa ezarri zioten gaixoari ezkerreko bentrikuluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea