Gizartea -
Nafarroa
Gizon bat atxilotu dute Cintruenigon, drogarekin trafikatzea egotzita
Foruzaingoko agenteek kokaina, marihuana landareak eta 8.200 euro eskudirutan atzeman dizkiote.
Agentziak 1 Erredakzioa
Tuterako polizia-etxera atxikitako Foruzaingoko agenteek Cintruenigoko bizilagun bat (43 urte ditu) atxilotu dute, osasun publkoaren aurkako delitua egotzita, kokaina, marihuana landareak eta 8.200 euro eskudirutan atzeman ostean.
Gertaerak Cintruenigoko Udaltzaingoak Foruzaingoari balizko delituaren berri ematean ezagutu ziren, bizilagunen hainbat kexa jaso ostean, atxilotuak patio batean zuen marihuana plantazioak botatako usai handiagatik, ohar batean jakitera eman duenez.
Bizilagun batzuek mareoak eta ondoeza zituzten arrazoi horregatik, eta droga-trafikoa egiten zuen susmoa izanda, ordena judizial bat eskatu zuten legez kanpoko jarduera konfirmatzeko. Aurreko asteazkenean gauzatu zuten.
Erregistroan tamaina handiko hamar marihuana landare, banatzeko prest zeuden poltsetan 15 gramo kokaina eta droga manipulatzeko eta trafikatzeko efektuak atzeman zituen Foruzaingoak.
Gertaerak ikusita, gizonezkoa atxilotu egin dute, eta Tuterako polizia-etxera eraman dute, eginbideekin jarraitzeko.
Behin eginbideak amaituta, atxilotua 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute.