Gizartea -
Trafiko istripua
Emakume bat hil da A-8 autobidean motorra galtzadatik aterata
Ibilgailua galtzadatik atera da Bilborako noranzkoan zihoanean. Emakumeak lurraren kontra kolpea jo du eta segituan hil da.
Erredakzioa
Basauriko 28 urteko emakume bat arratsaldean hil da bere motorra A-8 autobideko Tretoko zubian errepidetik atera denean.
Kantabriako Gobernu Ordezkaritzak jakitera eman duenez, biktimak kolpea jo du galtzadaren kontra eta berehala hil da. Emakumea I.F.F bezala identifikatu dute.
Istripua 17:10ean izan da, A-8 autobideko 174,400 kilometroan, Bilborako noranzkoan, 600 zentimetro kubikoko motorra galtzadatik atera denean.
Emakumearen hilotza Santanderreko Valdecilla Ospitaleko Auzitegi Medikuntza zentrora eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea