Gizartea -

Urpeko arrantza

Uretan galdutako gizonaren bilaketa lanei ekin diete berriro Hondarribian

Atzo gauean bertan behera geratu ziren lanak, eta igande honetan berriz ere ekin diote bilaketari, 08:30ean. Ostiraletik ari dira gizona bilatzen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan, 08:30ean, ekin diote berriz ere Hondarribian uretan desagertutako 30 bat urteko gizonezkoaren bilaketa lanei, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Antza denez, urpeko arrantzan ari zen gizona eta ostiraletik ari dira horren bila. Larunbat gauean bertan behera geratu dira lanak, eta igande goizean ekin diote berriz ere gizona bilaketari.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Jaizkibel mendi inguruetan zegoen lekuko batek eman zuen abisua, urpekaritzan ari zen gizonezko bat itsasoan galtzen ikusi baitzuen.

Ertzaintzako buzoak eta helikoptero bat ari dira lanean, Gurutze Gorriko eta Itsasoko laguntza zerbitzuekin batera, galdutako gizona aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Hondarribia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak