Gizartea -

Getxo

Hainbat ekintzailek Tosun jarraitzen dute eta lanak geldituta daude

Tosu Betirako kolektiboak manifestazioa deitu du azaroaren 11rako, Telletxetik hasita.

Hainbat ekintzaileek Tosun jarraitzen dute eta Ertzaintza bertan da

0:49

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste egun batez hainbat ekintzailek Tosuko landan kanpatuta jarraitzen dute, Andra Marin (Getxo), Ibarbengoako metro geltokiko aparkalekua eraikitzeko lanen kontra. Gainera, Tosu Betirako kolektiboak manifestazioa deitu du azaroaren 11rako, Telletxetik hasita.

Goizean goiz, Ertzaintza Tosuko landara bertaratu da, Ibarbengoako metro geltokiko aparkalekua eraikitzeko lanek jarraitzen dutela bermatzeko. Horren aurrean, Tosu Betirako kolektiboak landa okupatzeko deia egin du sare sozialetan.

 

Hala ere, eguerdian Ertzaintzak bertatik alde egin du eta langileek lanak gelditu dituzte, kolektiboak sare sozialetan jakinarazi duenez.

 

 

Bestalde, Tosu Betirako kolektiboak manifestazioa deitu du azaroaren 11rako Telletxeko plazan, 12:30ean, eta Getxo eta Uribe Kostako herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu.

 

 

Larunbatean, hainbat ekintzailek etxola bat eraiki zuten landan, eta, geroztik, han jarraitzen dute, lanei berrekin ez diezaieten.

Ertzaintzak lanen aurka protestan zeuden ekintzaileak atera zituen bertatik asteartean, eta hondeamakinek aparkalekua egiteko lanak hasi zituzten.

Tosuko landa hustu ondoren, hainbat protesta egin dituzte Algortan eta Andra Marin. Azkena, jendetsuena, larunbateko manifestazioa izan zen; ehunka herritarrek parte hartu zuten bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo bideoak Metro Bilbao albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak