Gizartea -
Tragedia Zarautzen
Hildako haurraren aitak delitu-historial luzea du
41 urteko gizona 11 aldiz atxilotu dute emakumeen kontrako indarkeriagatik eta alaba bahitzeagatik, besteak beste.
Erredakzioa
Gaur goizean Zarautzen hilda aurkitu duten urte eta erdiko neskatoaren aitak atxilotzeko agindua zuen bere kontra iraganeko delitu batengatik, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Aipatu iturrien arabera, 41 urteko gizonak delitu-historial luzea du. Hamaika aldiz atxilotu dute bikotekidearen kontrako indarkeriagatik eta alaba bahitzeagatik, besteak beste.
Hildako haurra kalean ari zen lo egiten aita esnatu eta falta zela ohartu denean.
Hilotza 09:00ak inguruan aurkitu dute Zarauzko malekoian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea