Gizartea -

JOKOAK

Zumarragan saldutako boleto batek irabazi du Euromilloneseko 'Milioia'

Euromillones zozketaren joko osagarri bat da 'Milioia'. Ostiraletan jokatzen da eta milioi bat euro poltsikoratzen ditu irabazleak.

AGENTZIAK| EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragan saldutako boleto batek irabazi du ostiral honetan Euromillones zozketako 'Milioia' saria. Milioiaren kode irabazlea SKF98808 izan da.

Euromillones zozketaren joko osagarri bat da 'Milioia', Espainiako herritarren artean bakarrik jokatzen dena. Ostiraletan bakarrik jokatzen da eta milioi bat euro poltsikoratzen ditu irabazleak.

Astean zehar boletoak erosten dituzten jokalari guztiek, bai astearteko zozketarako, bai ostiralekorako, bai bietarako, 'Milioia'ren jokoan parte hartzen dute. Boleto horiek sortutako kode bat asmatu behar da irabazteko.

Atzoko Euromillones zozketako boleto irabazlea, berez, Britaina Handian zigilatu zuten, eta 17 milioi euro irabazi zituen jabeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zumarraga