Gizartea -
Erreakzioak
Liu Xiaobok Nobel saria irabazi izana 'iraingarria' dela dio Txinak
Golardoak Beijingen eta Norvegiaren arteko harremanetan eragina izango duela ohartarazi du Txinako Gobernuak.
Erredakzioa
Txinako Gobernuak adierazi du iraingarria dela Norvegiako Nobel Institutuak Liu Xiaobo disidente txinatarrari eman izana Bakearen Nobel saria, eta Beijingen eta Osloren arteko harremanek ondorioak pairatuko dituztela ohartarazi du.
Atzerri Ministerioaren webgunean publikatutako agiri batean, Ma Zhaoxu bozeramaileak argi utzi du Txinako Gobernua izendapenaren aurka dagoela. Izan ere, Beijingen iritziz, "harmonia etnikoa, nazioarteko adiskidetasuna eta desarmea sustatzen dutenak eta era baketsuan batzen direnak" saritu behar dira. "Horiek ziren Alfred Nobelen desirak", gaineratu du.
Txinako Gobernuak esan du Liu Xiaobo epaitu egin zutela, eta Justiziak "legea urratzea egotzita" zigortu zuela.
"Liu Xiaoboren ekintzak Bakaren Nobel sariaren helburuen aurkakoak dira. Pertsona hori sarituz, Nobel Institutuak bortxatu egin du golardoa", nabarmendu du.