Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Emakume bat hil du ustez haren bikotekideak Tenerifen
Ustezko hiltzailea atxilotu dute, eta ikerketa bere gain hartu du emakumeenganako indarkeria kasuak ikertzen dituen La Lagunako auzitegiak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
24 urteko emakume bat hil du ustez haren bikotekideak (45 urte) Tenerifeko etxebizitza batean, Espainiako Gobernuak Kanariar Uhartean duen ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Antza denez, goizaldeko laurak aldera aurkitu dute emakumearen gorpua bikotearen etxebizitzan, Aronan, Tenerife uhartearen hegoaldean. A
ipaturiko iturriek adierazi dutenez, aurretik ez zegoen genero indarkeria salaketarik gizonezkoaren kontra, ezta emakumea babesteko neurririk ere. Halaber, ez dute hilketaren inguruko xehetasunik eman.
Polizia Judizialaren agenteak etxebizitzara bertaratu dira eta ustezko hiltzaileak aurrekaririk ez duela egiaztatu dute.
Bestalde, ikerketa bere gain hartu du emakumeenganako indarkeria kasuak ikertzen dituen La Lagunako auzitegiak.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.