Gizartea -

Irteera-operazioa

6,7 milioi joan-etorri espero ditu DGTk Pilarreko zubian

10.000 agente inguru lan egingo dute trafiko operazio berezi horretan. Iaz 200 kilometroko auto-ilarak izan ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) 6,7 milioi joan-etorri espero ditu ostiraleko 15:etatik astearteko 12:00ak arte; gaurko arratsaldea zirkulatzeko zailena izatea espero dute. Iaz 200 kilometroko auto-ilarak izan ziren.

Joan-etorriei aurre egiteko Trafikok operazio berezia jarri du abian; horretan, 10.000 Guardia Zibil inguru parte hartuko dute. Bestalde, zirkulazio handiena espero duten egunetarako errei gehigarriak ezarriko dituzte zenbait errepidetan.

Zirkulazio arazo larrienak ostiraleko arratsaldean, lehen orduetan, emango dira hiri handietako irteeretan eta gune turistiko edo atseden (bigarren bizitetxeetan eta jaietan dauden tokietan) tokietarako sarreretan. Ostiraleko gau partean zirkulazio arazoak larriagotu daitezke helmugetan.

Era berean, larunbateko lehen orduetan trafiko handia espero dute hirietako irteeretan. Gero arazo horiek helmuga tokietara igaroko dira.

Asteartean bukatuko da itzulera operazioan, eta arazo handienak arratsalderako espero dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea