Gizartea -

Indarkeria matxista

Sexu abusuak egin dizkiete emakume gazte bati eta bi adingaberi, Donostian

Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, eguerdian, erasoak gaitzesteko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume gazte bati eta bi adingaberi sexu abusuak egin dizkiete asteazken honetan Donostian, eta salaketa aurkeztu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, bi eraso jazo ziren atzo. Batean, bi adingaberi egin zizkieten, abusuak. Gainera, lapurreta ere egin dietela salatu dute.

Beste emakume gazteari beste eraso batean egin zizkioten sexu abusuak.

Udalak adierazpen instituzionala publikatu du, erasoen aurrean "gaitzespen irmoa" agertzeko.

"Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela", gaineratu du .

Udalak elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, eguerdian, Alderdi Ederren.

Gainera, "elkartasuna" adierazi die biktimei eta horien senideei eta lagunei, eta babes juridikoa eta psikologikoa eskaini die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaurko azken orduko albistea