Gizartea -

Zarauzko haurrak ez zeukan indarkeria zantzurik, autopsiaren arabera

Segurtasun sailburuordearen esanetan,18 hilabeteko umea itota hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Iturriaga Segurtasun sailburuordeak zabaldu duenez, aurreko ostegunean Zarautzen hil zen 18 hilabeteko haurraren autopsiaren arabera, ez dago indarkeria aztarnarik eta baliteke itota hil izana.

Iturriagak Udalak deituta egindako elkarretaratze batean egin ditu adierazpenok. Udalzetxearen ondoan salatu dute haurraren heriotza.

Elkarretaratzean ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte, besteak beste hauek izan dira: Jon Urien bertako alkatea, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusiko presidentea, Maite Etxaniz Gipuzkoako politika sozialeko ahalduna, Julio Astudillo PSE-EEk Gipuzkoako Batzarrean duen bozeramailea, Arantza Gonzalez EBk aipatutako Ganberan duen ahalduna eta Gorka Landaburu kazetaria.

Sailburuaren hitzetan, horren gaztea den haur baten autopsiak "ia ez ditu emaitzarik ematen", baina bai baieztatu ahal da ez dela "inolako borrokarik" egon; hori dela eta, "itota" hil zen itsasoan, "istripu baten ondorioz edo homizidio baten ondorioz".

Ildo horretatik, adierazi du "oso zaila" dela, "ia ezinezkoa", haurra "bere kabuz" gaua igaro zuen lekutik (Montetxio parkea) hilotza agertu zen lekura joatea.

Adingabearen aita atxilotu zuten eta gaur, larunbata, Ertzaintzaren esku jarraitzen du, homizidioa egitea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea