Gizartea -

Hilketa

Fidantzarik gabeko kartzela-zigorra, Burlatako ustezko hiltzailearentzat

Hiru egun atxilotuta egon ostean, epaileak komunikatutako behin-behineko kartzela-zigorra ezarri dio ustezko hiltzaileari.

Burlata
Burlata
Burlata

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak espetxera bidali du asteazkenean Burlatan (Nafarroa) gizon bat hiltzeagatik haren bila ari zirela jakin zuenean bere burua entregatu zuen 53 urteko gizon iruindarra.

Foruzaingoak hiru egun atxilotuta izan eta gero, epaileak komunikatutako behin-behineko kartzela-zigorra ezarri dio ustezko hiltzaileari.

Hildakoa 37 urteko gizona zen, eta ustezko hiltzailearen bikotekide izandakoaren mutil-laguna gaur egun, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Erailketa astearte gauean gertatu zen, 21:30ean, Burlatako Nogalera Tabernan. Hildakoa haren bikotekidearekin (atxilotuaren bikotekide izandakoa zen) zegoela, txanoa eta eskularruak zeramatzan gizon bat hurbildu zitzaion eta bularrean sastatu zuen.

Epailearen ustez, nahikoa zantzu dago ikertuari hilketa delitua egozteko, mozorrotu izana larrigarri gisa gehituta. Atxilotuak adierazi duenez, ez du gertatutakoa gogoratzen, "alkohola, pilulak eta substantzia toxikoak" hartu zituelako.

Autoaren arabera, emakumeak senar ohiaren mezua jaso zuen asteartean. Geroz eta oldarkorrago jartzen joan zen, eta "heriotza" eta "hil" hitzak erabili zituela gaur egungo bikotekideari erreferentzia eginez. Hori kontuan izanik, emakumeak garbi adierazi du ziur dagoela senar ohiak hil zuela gizona.

Erasotzaileak ihes egin zuen. Sendagileek erasoaren tokian bertan suspertu zuten biktima, ordu erdiz artatu ondoren. Hala eta guztiz ere, handik gutxira hil zen Nafarroako Ospitalegunean.

Asteazkenean, 18:00ak aldera, espetxeratu duten Iruñeko gizonak bere burua entregatu zuen, Foruzaingoa haren bila ari zela jakin zuenean. Guardia Zibilarengana joan zen, eta haiek Foruzaingoaren esku utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Delituak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Burlata Eguneko albisteak Giza hilketak