Gizartea -
Etxeko indarkeria
Mutila hil eta laranjondo batean uzteagatik atxilotuta, Valentzian
Eztabaidan ari zirela, bikotekidea nahi gabe kolpatu dela esan du emakumeak eta konorterik gabe zegoela ikusita, ikaratu eta besoetan laranjondora eraman du.
Erredakzioa
Guardia Zibilak emakume bat atxilotu du Valentziako Alberic udalerrian ustez bikotekidearen hilketarekin zerikusia duelakoan. Gizonaren hilotza bikotearen etxebizitzatik gertu dagoen laranjondo batean aurkitu dute abandonaturik. Antza denez, biek eztabaida izan dute.
Poliziaren iturrien arabera, abisua 04:30etan jaso zuten Olivera kaleko laranjondo-sail batean hilotz bat zegoela esanez.
Bertara gerturatu eta hildakoa eta bikotekidea 30 metrora dagoen etxebizitza batean bizi zirela ohartu dira.
Galdeketa egin diotenean, emakumeak eztabaida izan dutela adierazi du eta, istripuz, gizonak buruan kolpea hartu duela. Orduan, atxilotua ikaratu egin da, gorpua besoetan hartu eta laranjondo-sailera eraman du.
Emakumea epailearen esku utziko dute bihar.