Gizartea -

Fenomeno birala

Hirukidek aitona-amonak omentzeko egindako bideoa biral egin da

Astebetean 20 milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu.

Fotograma del vídeo de Hirukide que se ha hecho viral.
Fotograma del vídeo de Hirukide que se ha hecho viral.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirukide Kide Ugariko Familien Elkarteetako Euskadiko Federazioak aitona-amonak omentzeko kaleratutako bideoa biral egin da. "Aitona-amonekin, familia + gara" izenburua duen bideoak 20 milioi erreprodukzio baino gehiago izan ditu astebetean elkartearen kontu ofizialean. Horrez gain, 860.000 aldiz partekatu dute erabiltzaileek eta 11.300 iruzkin jaso ditu.

Alargun geratzen den aitona baten istorioan oinarritu dute bideoa. Bakarrik geratu denez, alabak etxean hartuko du, eta bizimodu berri bati ekingo dio, alabaren familiarekin. Egun batean, ordea, ohar bat utziko die, egoitza batera doala jakinarazteko.

Hirukidek azaldu duenez, aitona eta amona guztiak omendu nahi izan ditu, "gure familietan ezinbestekoak direlako, maitasun, pazientzia eta baloreak irakasteko eredu onenak izateaz gain".

Bideoa honako mezu honekin amaitzen da: "Zuek gurekin izatea nahikoa da gurea familia hobea izateko".

*Bideo originala, gaztelaniaz:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa