Gizartea -

Bisitak urrian

Urte osoan baino bizkaitar bisitari gehiago jaso ditu Guggenheimek urrian

Urriko bisitarien ia erdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidapenarekin sartu dira museora,

Daniel Rodriguez Fuentesen argazkia
Daniel Rodriguez Fuentesen argazkia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte oso baten baino bizkaitar bisitari gehiago jaso ditu Guggenheim Bilbao Museoak urrian; museoa doan bisitatzeko bizkaitarriei Foru Aldundiak irailean bidali zizkien gonbidapenei esker.

Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak balantze positiboa egin du Foru Erakundeak Guggenheim Bilbao Museoa urrian doan bisitatzeko bizkaitarrei bidali dizkien gonbidapenek izan duten harrerari buruz. Haren esanetan, 113.966 bizkaitarrek erabili dute gonbidapena, hau da, museoak garai horretan jasotzen dituen bisitarien ia erdiek.

Ildo horretan, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak arrakastarekin burututako misiotzat hartu du museoa lurralde osoari irekitzeko ekimena, zeinaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak aukera eman dien bizkaitar guztiei Guggenheim Bilbao Museoa doan bisitatzeko urriaren 1etik azaroaren 5era bitartean.

Guztira, 113.966 pertsonak erabili dute Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim Bilbao bisitatzeko bidalitako gonbidapena. Batez beste, 90.000 bizkaitar inguru joaten dira museora, urtean. Rementeriak zehaztu du urriko bisitarien ia erdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidapenarekin sartu direla museora. Zehazki, urrian, museoak 265.840 bisitari izan ditu, eta haien % 43k gonbidapena erabili du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Guggenheim Bilbao museoaren erakusketak Bizkaia Artea bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak