Gizartea -
TRAFIKOA
BI-745 errepidea itxi dute Trapagaran parean, putzuak sortu baitira
Bestalde, N-1 errepidean, Tolosan, lau autok elkarren kontra jo dute, 07:45 inguruan. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira, eta Asuncion Klinikara eraman dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
BI-745 errepidea itxi dute goizaldean Trapagaran parean, euriteen ondorioz ur-putzuak sortu baitira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 04:45 inguruan itxi dute bidea, eta eguerdi aldean itxita zegoen oraindik.
Auto-ilarak, Tolosan
Bestalde, N-1 errepidean, Tolosan, lau autok elkarren kontra jo dute, 07:45 inguruan. Ondorioz, bi pertsona zauritu dira, eta Asuncion Klinikara eraman dituzte.
Istripu horrek bost kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu.
Istripua, Corellan
Nafarroan ere, auto-ilarak sortu dira, Corella parean, N-113 errepidean, bi kamioik istripua izan ondoren.
Pertsona bat arin zauritu da istripu horretan.