Gizartea -

Azaroaren 12an

Ibilbideen eta geltokien aldaketak, Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko aldaketak izango dira. Aldaketak larunbatean bertan hasiko dira.

2015. urteko Behobia-Donostia. Argazkia: EFE
Imagen de la prueba en una de sus anteriores ediciones
2015. urteko Behobia-Donostia. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren azaroaren 12an, igandean, 53. Behobia-Donostia lasterketa dela eta, hirian eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko aldaketak izango dira. Trafiko aldaketa horiek larunbatean bertan hasiko dira.

Donostiako Udalak jakiarazi duenez, hauek izango dira aldaketak:

Azaroaren 11a, larunbata

Larunbatean, azaroaren 11a, 23:10etik aurrera, tribuna baten instalazioa dela eta, Egia-Intxaurrondo (9) eta Benta Berri-Añorga (25) lineen, eta Benta Berri-Berio-Añorga (B1), Egia-Intxaurrondo (B3), Mirakontxa-Benta (B8) eta Berri-Seminarioa gautxori zerbitzuen Boulevardeko geltokiak Legazpi kalera lekualdatuko dira gau osoan zehar.

Azaroaren 12a, igandea

5-B. Berri, 16-Igeldo, 18-Seminarioa, 19-Aiete-Bera Bera eta 25-Benta Berri-Añorga

- 7:00etatik 09:45era eta 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Boulevard eta Gipuzkoa plazako geltokiak Okendo kalera eramango dira.

- 09:45etik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geltokia Zubieta kalean, Londres Hotelean edo Urbieta 6an egongo da. Boulevard, Okendo kale eta Gipuzkoa plazako geltokiak zerbitzurik gabe  egongo dira.

21-Mutualitateak-Anoeta, 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak

- 7:00etatik 09:45era eta 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Okendo kalean egingo da. Boulevardeko geltokiak Okendo kalera eramango dira.

- 09:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Urbieta kalean egingo da. Boulevard eta Okendo kaleko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira.

8-Gros-Intxaurrondo, 9-Egia-Intxaurrondo, 29-Hego Intxaurrondo eta 42-Aladapa-Egia

- 7:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, amaierako geldialdia Etxaide kalean egingo da. Kursaalean ez da geldialdirik egingo eta Boulevard eta Askatasunaren hiribideko geldialdiak Etxaide kalean egingo dira.

- 15:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera, Boulevard eta Askatasunaren hiribideko geltokiak Legazpi kalera eramango dira.

13-Altza

- Erdialderantz:

-7:00etatik 9:30era gutxi gorabehera, Nafarroa hiribideko eta Kursaaleko geldialdiak kenduko dira eta Galtzada Nagusira eta Colón pasealekuko 27ra eramango dira.

- 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Casares Pasealekuko, Buenavista, Escalerillas, Herrera, Gaiztarro, Mirakruz Gaineko, Ulia, Toki Eder eta Groseko geldialdi guztiak Ategorrieta 31n, Galtzada Nagusian eta Colón pasealekuan egingo dira. Linea horien erabiltzaileek zerbitzua Herrera pasealekuan har dezakete, edo 8, 29 eta 31 lineak erabili alternatiba gisa, Zubiaurre pasealekuan, Erdialderantz.

- Altza alderantz: 7:00etatik 15:00etara gutxi gorabehera, Boulevardeko geldialdia Askatasunaren hiribideko 3an egingo da.

14-Bidebieta

- Erdialderantz: Zerbitzuaren hasieratik 14:30era inguruan gutxi gorabehera, Elosegi 283, Mirakruz Gaina, Ulia, Elosegi 43 eta Ategorrieta 65eko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Linea horien erabiltzaileek 8, 29 eta 31 lineak erabili ditzakete alternatiba gisa, Zubiaurre pasealekuan, Erdialderantz.

- Bidebieta alderantz: Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren hiribideko 7a Askatasunaren hiribideko 3ra pasatuko dira. Fernando Sasiain kaletik, Ategorrietako Erlojua, Elosegi 22, Intxaurrondo Zaharra, Mirakruz Gaina eta Elosegi 102ko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira. Autobusa desbideratuko da Ategorrietatik Garberaraino eta handik Bariantetik Pasai San Pedrorantz Bidebietan sartzeko.

24-Altza-Gros-Antiguo

- Erdialderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Herrera, Gaiztarro, Mirakruz Gaina, Toki Eder eta Nafarroa Hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe egongo dira, eta Galtzada Nagusiko 27an geldituko dira.

31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza

-Erdialderantz doazenean, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Zubiaurre zubiaren biribilgunean jiratu eta 8. eta 29. lineek Zubiaurren egiten dituzten ibilbide eta geldialdi berak egingo ditu. Mirakruz Gaina, Ulia, Toki Eder eta Nafarroa hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira, eta Ategorrieta 31ra aldatuko dira. Kursaaleko geldialdia Colón pasealekuko 21era aldatuko da eta  Boulevard 13koa Askatasunaren hiribideko 18an egingo da.

33-Larratxo-Intxaurrondo-Antiguo-Berio

- Berio alderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Ategorrieta 65eko eta Ategorrieta 41eko geldialdiak Ategorrieta 31ra aldatuko dira.

37-Rodil-Zorroaga

-Rodil alderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Pinudi eta Euskal Herria, Jaialai, Fernando Sasiain eta Rodil-go geltoki guztiak bertan behera geratuko dira. Geldialdiak Iparragirre kalean, Zurriolan eta Groseko Anbulatorioan egingo ditu.

-Zorroaga alderantz, 9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, Mariaren Bihotza, Zurriola-Kursaal, Gipuzkoa plaza eta Askatasunaren hiribidean ez da geldialdirik egingo, eta Nafarroa hiribidera, Jaialaira, Galtzara Nagusira (14 linearen geltokia) eta Colón pasealekuko 21era aldatuko dira, eta gero Frantzia pasealekutik aurrera hartuko du bere ohiko ibilbidea.

38-Altza-Trintxerpe-Molinao

-9:30etik 14:30era gutxi gorabehera, ezingo da zirkulatu Buenavista, Pasai Antxo eta Molinao inguruan. Geltoki hauek zerbitzurik gabe egongo dira: Oleta, Darieta, Buenavista, Eskalantegi 15, Eskalantegi 58, Molinao Gaina, Molinao plaza eta Darieta 141. Herrera inguruan Txingurri, Herrera Euskotren, Gaiztarro eta Elosegi 111ko geltokiak bertan behera geratuko dira.

TB6 Ulia Taxibusa

Zerbitzurik gabe 8:30etik a 14:00etara gutxi gorabehera.

- Ulia alderantz: 7:10ean eta 8:10ean irteerak egingo ditu. Ondoren, zerbitzurik gabe 14:00ak arte.

- Gros alderantz: 7:30ean eta 8:30ean irteerak egingo ditu. Ondoren, zerbitzurik gabe 14:00ak arte.

Oharra:

Igandean, azaroaren 12an, Zurriola eta Ategorrieta hiribidean Ategorrietarako noranzkoan arriskua egonez gero ikusle kopuru handia dela eta, kale hauetatik ibiltzen diren zerbitzuek ondorengo ibilbideak egingo dituzte:

- 8-Gros-Intxaurrondo: Mirakruz eta Ategorrieta hiribidetik ibiliko da Jaialaiko tuneleraino 31 linearen geldialdiak eginez. Handik aurrera ohiko ibilbidea egingo du.

- 17-Gros-Amara-Miramon eta 37-Rodil Zorroaga: Mirakruz eta Ategorrieta hiribidetik ibiliko dira Fernando Sasiain-eraino, 33 linearen geldialdiak eginez. Norabidea aldatuko dute Kotxetegietan eta berriro Zubiaurretik Ategorrieta 31-eraino iritsiko dira (8-14-29 lineak). Hemen hasierako geltokia izango dute.

- 41-Gros-Egia-Martutene: Mirakruz eta Ategorrieta hiribidetik ibiliko da Jaialairaino 33 linearen geldialdiak eginez. Hasierako geltokia Jaialain izango du. Handik aurrera ohiko ibilbidea egingo du Loiolarantz.

Iparragirre, Zurriola eta Nafarroa hiribideko geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Behobia zuzenean Donostia bideoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak