Gizartea -

Gipuzkoan

Trafiko aldaketak, Behobia-Donostia lasterketa dela eta

Goizeko 06:30etatik lasterketa bukatu arte zirkulazio aldaketa garrantzitsuak izango dira Gipuzkoan.

Behobia-San Sebastián. EFE.
Behobia-San Sebastián. EFE.

etb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren azaroaren 12an, igandean, 53. Behobia-Donostia lasterketa dela eta, errepideetan eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko aldaketak izango dira.

Lasterketa Behobian hasiko da, nazioarteko zubi ondoan; 10:15ean oinez doazen korrikalariak aterako dira; aurretik, 09:45ean, gurpil-aulkian doazenak eta 09:50an patinatzaileak abiatuko dira. Lasterketa GI-636 errepidean gauzatuko da osorik; Gaintxurizketa igo, Errenteriatik igaro eta Pasai Antxora helduko dira partehartzaileak; hortik, Donostian sartuko dira Buenavista hiribidetik. Ondoren, Mirakruzetik, Ategorrietatik eta Zurriolatik pasoko dira Boulevarden bukatzeko.

Aldaketak trafikoan

Goizeko 06:30etatik aurrera, GI-636 errepidearen Oxin-Biribil eta Behobia biribilguneen arteko zatia itxita egongo da. Ibilgailuentzako saihesbidea jarriko dute Irungo 54. Poligonoan, eta ibilgailu astunak A-8 errepidetik joango dira.

Goizeko 08:30etik aurrera, Gaintxurisketa gainetik pasako da lasterketa eta hortik aurrera trafikoa desbideratuko dute: zirkulzio-errei bat (Irunerako bidean) korrikalarientzat erabiliko dute, eta bestea (Donostiarako bidean) ibilgailuentzat, GI-2638 errepidearekin (Lezo Gaintxurisketa) lotuko duena.

Halaber, GI-636 errepidean, Gaintxurisketa gaineko hasiera ( 7,9 kilometroan) eta Altamira (5 kilometroan) arteko tartea itxita egongo da bi noranzkoetan. Saihesbidea jarriko dute GI-2638 errepidean (Gaintxurisketa-Lezo-Altamira biribilgunea), GI-636 errepidera berriro sartu ahal izateko, Bosko tunelaren parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Behobia zuzenean gaur Donostiako azken albisteak Albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak