Gizartea -

Larri dago

Hainbat labankada eman dizkiote Aristregiko auzokide bati

Biktima Nafarroako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean dago, beste bizilagun batekin liskarra izan eta azken horrek hainbat labankada eman ondoren. Erasotzailea atxilotu egin dute.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aristregiko (Nafarroa) bizilagun bat Nafarroako Ospitaleko ZIU zainketa intentsiboetako unitatean dago atzotik, beste bizilagun batekin liskarra izan eta azken horrek hainbat labankada eman ondoren. Erasotzailea atxilotu egin du Foruzaingoak.

SOS Nafarroatik Efe albiste agentziari esan diotenez, 35 eta 21 urteko bi lagun zauritu dira atzo izandako liskarraren ondorioz. 35 urtekoa dago larrien; atzotik Nafarroako Ospitalean artatzen ari dira.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea