Gizartea -

Zirkulazioa

Lau lagun larri zauritu dira auto-istripuz, Guardian

Horietako bat lau urteko haurra da; gainerakoek 34, 25 eta 23 urte dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau lagun, horietako bat lau urteko mutikoa, larri zauritu dira gaur hiru autok elkar jota, Guardian (Araba).

Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, ezbeharra 13:30 inguruan gertatu da, A-124 errepidean, eta Citroen Xsara bat, Seat Leon bat eta Volkswagen Golf bat izan dira talka egin duten autoak.

Kolpearen ondorioz lau pertsona arin zaurituta eraman dituzte Logroñoko San Pedro Ospitalera, baina beste lau, lau urteko mutikoa, 34 urteko emakumea eta 25 eta 23 urteko bikotea, larri zauritu dira.

Ertzaintzak autoen zirkulazioa bideratu du 15:25 arte, eta ordutik aurrera errepidea garbituta eta libre egon da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea