Gizartea -
Gertakaria
Antonio Puerta, Jesus Neiraren erasotzailea, hilda aurkitu dute
Madrileko Poliziaren Buruzagitza Nagusiak ez du horri buruzko informazio gehiago eskaini.
Erredakzioa
Majadahondako hotel baten sarreran bikotekideari emandako tratu txarrak aurpegiratu zizkionean jo zuen Puertak Neirak.
2009ko azaroaren 20an, Getafeko Epaitegiak zazpi hilabete eta hamabost eguneko kartzela zigorra jarri zion Puertari egun hartan Violeta Santander bikotekideari tratu txarrak emateagatik.
Jesus Neirak Puertaren heriotza deitoratu du
Jesus Neirak bere erasotzailearen heriotza deitoratu du. Albiste "tristea" eta "gogorra" dela esan du. "Heriotzaren arerioa naiz", esan du.
Irakasleak Puertaren heriotza komatik esnatu zela bi urte betetzen diren egunean izan dela adierazi du. "Ospatzen ari nintzenean jaso dut berria", esan du.