Gizartea -

Gurutzetako Ospitalean

Lau lagun ospitalean, perretxiko pozoitsuak jateagatik

Batek 79 urte ditu eta oso larri dago, euskal basoetan oso ohikoa den "amanita falloide" onddoa jateagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau bizkaitar Gurutzetako Ospitalean sartu dituzte perretxiko pozoitsuak, "amanita falloide"ak, jateagatik, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Euskal basoetan oso ohikoa da onddo hori.

Ingresatuetako bat, 79 urteko emakumea, oso larri dago, gibel eta giltzurrun gutxiegitasunagatik. 50 urteko gizonezko bat larri dago eta beste biak, 50 urteko gizona eta 44 urteko emakumea, egonkor daude.

Toxikazioa eragin duen perretxikoa "amanita falloide" da, euskal basoetan oso ohikoa den onddo arriskutsua. Zurtoina babesten duen mintz zuria da bereizgarri nagusia. Txapelaren kolore berdeak eragiten omen du nahasmendua. Hori dela eta, perretxikoa osorik jaso eta jangarria dela baieztatzea gomendatzen dute.

Bilboko Identifikazio Zerbitzua astelehenetan eta astearteetan irekitzen dute 09:00etatik 11:00etara eta 94 420 49 00 telefono zenbakian ere galdetu daiteke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea