Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bikotekideari mehatxuak eta zauriak egiteagatik atxilotu dute
Biktimak berak eman zion abisua Ertzaintzari eta gertatutakoa salatu zuen. Ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten eta emakumea ospitalera eraman zuten buruan zituen zauriak sendatzera.
Erredakzioa
Ertzaintzaren agenteek 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Santurtzin bikotekideri mehatxuak eta eraso egiteagatik. Emakumeari zauriak egin zizkion eta ospitalera eraman behar izan zuten.
Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera, 19:45 aldera emakume batek larrialdietara deitu zuen bikotekideak eraso egin ziola-eta anbulantzia bat eta agente batzuk bidaltzea eskatzeko.
Emakumeak etxebizitzara joan ziren agenteei esan zienez, bikotekideak iraindu egin zuen, heriotza mehatxuak egin zizkion eta buruan jo zuen. Buruan handituak eta zauri batzuk odoletan zituela, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea, eta osasun zerbitzuetako langileek emakumea osasun zentro batera eraman zuten.
Genero-indarkeriaren biktimen telefonoa:&' || 'nbsp;016