Gizartea -
Narkotrafikoa EAEn
Kokaina banatzen zuen sare bat desegin dute Bizkaian
Droga-trafikoari lotutako zazpi pertsona atxilotu dituzte; lau kilo kokaina banatzen zituzten, asteko.
Erredakzioa
Polizia Nazionaleko agenteek astean 4-6 kilo kokaina banatzeko gai zen droga-trafikatzaileen sare bat desegin dute Bizkaian, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak gaur adierazi duenez.
Operazio honetan, zazpi pertsona atxilotu dituzte, eta lau kilo kokaina baino gehiago, 300.000 euro eta droga nahasteko gaiak atzeman dituzte. Ikerketan, Poliziak arreta berezia jarri zuen D.G.F. ustezko droga-trafikatzailearengan, G.A.S.-i kokaina erosi eta Bilbo, Barakaldo, Trapagaran, Ortuella eta Leioan banatzen baitzuen.
G.A.S.-i egindako jazarpenari esker, bera eta beste lau pertsonena atxilotu zituzten, abuztuaren 27an Bilbon droga banatzen ari zirenean. Operazio horretan Poliziak lau kilo kokaina, droga nahasteko substantziak, bi ibilgailu eta 3.000 euro atzeman zituen.
Geroago, D.G.F.-k beste droga-hornitzaile bat (A.A.G.) zuela argitu zuten agenteek. Irailaren 29an Trapagaranen atxilotu zituzten biak, berriro ere droga banatzen ari ziren bitartean harrapatuta.
Gobernu Ordezkaritzak gaur jakinarazi duenez, miaketa horietan Poliziak 4 kilo kokaina, 289.000 euro eta droga prestatzeko tresnak aurkitu zituen.