Gizartea -

Zornotzan (Bizkaia)

Emakume bat hil da furgoneta eta kamioi batek talka eginda

Istripua N-634 errepidean jazo da eta bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dute. Furgonetako gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da, gidatzen ari zen furgonetak kamioi baten kontra talka egin ostean, Zornotzan (Bizkaia), Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 18:00ak aldera jazo da N-634 errepidean, bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dutenean. Furgonetako gidaria harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Hala ere, talkaren ondorioz, hil egin da.

Errepidea itxi behar izan dute, eta zirkulazioa A-8 autobidera desbideratu du Ertzaintzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea