Gizartea -
Gastroenteritis agerraldia
Astelehenean jakingo da Usurbilgo gastroenteritis kasuak kanilako uragatik izan diren
Gastroenteritis birusak 3000 laguni eragin die, Usurbilgo biztanleen erdiei. Badirudi okerrena pasatu dela, eta Osakidetzak txostena amaitu bitartean botilako ura edatea gomendatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
Usurbileko bizilagunek pairatzen ari diren gastroenteritis kasuak jaisten ari dira eta badirudi okerrena pasatu dela.
Birusa identifikatu dute, baina astelehenera arte ez da jakingo jatorria kanilako uretan dagoen ala ez.
Osakidetzak txostena amaitzen duen bitartean botilako ura edatea gomendatu dute, baita eskuak sarri garbitzea, etxeko iturriak nahiz heldulekuak zorrotz garbitzea eta arropa zikina eskularruekin hartzea.
Birusak 3000 laguni eragin die, Usurbilgo biztanleen erdiei. Birusa onbera da, hala ere, eta egun gutxitan desagertzen da. Goragalea, beherakoa eta buruko mina eragiten ditu, baita sukar arina ere.