Gizartea -

Soziometroa

EAEko herritarren % 64, zergei eta zerbitzuei eustearen alde

Bestalde, Aintzane Ezenarrori eman diote nota altuena politikarien artean, baina ez du azterketa gainditu (4,9). Lehendakariari 4,1eko nota jarri diote, maiatzean baino % 0,1 gutxiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko herritarren % 64 egungo zergei eustearen alde dago jasotzen dituzten zerbitzu publikoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak gaur argitaratu duen Soziometroaren txostenean agertzen denez.

Presio fiskalaren aurrean duten jarrerari buruz eta etorkizuneko Ongizate Estatuari buruz galdetuta, inkesta erantzun dutenen % 17k uste dute zerga gehiago ordaindu behar direla laguntzak hobetzearen truke.

Hamarretik batek, berriz, uste du zergak merkatu egin behar direla, nahiz eta zerbitzu publikoen kalitatean galeraren bat nabaritu.

Inkesta berean, EAEko herritarren erdiak erantzun du zergak ordaintzen diru "asko" xahutzen dutela, % 38k uste du ez dela ez asko ez gutxi eta % 3k soilik uste du gutxiegi ordaintzen dela.

Ezenarrok eskuratu du nota onena

Aintzane Ezenarro Aralarrek Legebiltzarrean duen bozeramailea da euskal politikarien artean nota altuena lortu duena, 0tik 10era 4,9 hain zuzen ere. Iñigo Urkullu EAJren presidentea da bigarrena zerrenda horretan 4,5eko notarekin, eta Patxi Lopez lehendakariak 4,1eko nota lortu du, maiatzean lortu zuena baino 0,1 gutxiago, eta bosgarren geratu da.

Pello Urizar EAren idazkaria da hirugarrena, izan ere, maiatzean lortutako 3,6tik 4,3ra igo da. Antonio Basagoiti PPren burua da nota baxuena duena, 3 bat eman diote herritarrek.

Mikel Arana EBren koordinatzaile nagusiari ere nota hobea eman diote maiatzean baino eta 4,4ra iritsi da, 0,5eko igoerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea