Gizartea -

Heriotza

Jose Manuel Finez Justizia sailburuordea bihotzekoak jota hil da

Hil-kapera 11:00etatik 19:00etara irekita egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Bilbon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Finez Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburordea ostiral arratsaldean hil zen bihotzekoak jota, epailearen gertuko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi ziotenez.

Hil-kapera 11:00etatik 19.00etara irekita egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Bilbon.

1964. urtean jaio zen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. Zuzenbide Zibileko irakasle izan zen Deustuko Unibertsitatean.

Gainera, Kantabriako Probintzia Auzitegian ordezko magistratu gisa lan egin zuen, eta bere ibilbidea Justizian, 2001ean, hasi zuen laugarren txandan. Bere promozioko lehena aukeratu zuten eta Bilboko epàitegi batean lan egiteko erabakia hartu zuen. Bertan jardun zuen lanean, duela urtebete baino gehiago Justizia sailburuorde izendatu zuten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea