Gizartea -
Polizia operazioa
Dozena bat atxilotu Euskal Herrian, emakumeen salerosketaren aurkako operazio batean
Atxilotuetako batek leihotik salto egin zuen agenteak ikustean; ospitalera eraman zuten. Atxiloketak Bilbon, Barakaldon, Portugaleten, Sestaon, Santurtzin eta Tuteran izan ziren.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak emakumeen salerosketaren aurkako operazioa egin zuen atzo, eta dozena bat lagun atxilotu zitue Bizkaian eta Nafarroan, EITBk jakin ahal izan duenez. Estatu mailako operazioa izan da, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Bizkaian hamar atxiloketa izan ziren, eta Tuteran, bi.
Gutxienez 10 lagun atxilotu zituzten goizean Bizkaian. Portugaleten atzeman behar zuten emakume batek balkoitik salto egin zuen, eta femurra hautsita, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
Barakaldon beste emakume bat atxilotu zuten, eta Sestaon, Sarturtzin eta Portugaleten ere egin zituzten atxiloketak. Azken 2 herri horietan, gainera, sareak prostituzioan jarduteko pisuak zituen.
Esplotazio sarea batez ere Nigeriako pertsonek osatzen zuten. Estatura emakumeak ekarri, eta prostituzioan aritzera behartzen zituzten.
Alakanteko epaitegi batek irekitako ikerketa da hau. Estatuko hainbat hiritan egin zituen miaketak: Santanderren, Murtzian, Madrilen eta Lleidan, besteak beste.
06:30 aldera joan dira agenteak Bilboko auzo horretara. Argazkia: EFE
------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.